2023an Hernaniko irakasle eta hezitzaile batzuk euskara, euskal kultura eta lurraldearen inguruan genituen kezkak zirela eta biltzen hasi ginen. Bilera haietatik, beste gauza batzuen artean, dekalogo bat sortu genuen eta 2024-2025 ikasturtean dekalogoa gauzatzen hasi gara.
Hernaniko haurreskola
Ereñozuko Txirrita eskola publikoa
Elizatxo ikastola publikoa
Langile ikastola publikoa
Aratz ikastola
Urumea ikastola publikoa
Hernaniko institutua
1.- Euskararen diziplinarteko izaera indartu.
2.- Euskal hiztun aktiboak hezi.
3.- Soziolingustika ikasleen prestakuntza-arlo gisa.
4.- Elkarbizitza eta kultura aniztasuna.
5.- Arnasguneak eskoletan.
6.- Euskaldunon ahalduntzea.
7.- Curriculumaren euskal dimentsioa jorratu.
8.- Testuliburu eta material didaktikoak.
9.- Euskarazko kulturgintzaren zaleak sortu.
10.- Hezkidetza eta euskara.